Menu
Paginas: 144
Autor: FERMIN MUGURUZA, HARKAITZ CANO
"1965eko urrian gaude. New Yorkeko Bosgarren Hiribidean desfilatzeko gonbita jaso du Iruñeko San Ferminetako erraldoien konpartsak. Ezingo dute, ordea, denek desfilatu: arrazagatiko bereizkeria dela kausa, agintari iparamerikarrek debekatu egin dute erraldoi beltzen parte hartzea. Gertaera historiko horretatik abiatzen da BLACK IS BELTZA, erraldoi horietako bat garraiatzeko ardura zuen Manex pertsonaiaren larruan sartuta. Ezustekoz betetako bidaia luze batean murgilduko da Manex, 60ko hamarkada ulertzeko giltzarri diren hainbat gertaera bertatik bertara ezagutuz. Horren lekuko, Malcolm X-ren hilketak eragindako kale gatazkak, Warholen faktoriako atmosfera bizarroa, Black Pantherrek Kubako zerbitzu sekretuekin harilkatutako harremana, edo hippyen hastapenak, lehen musika jaialdi erraldoietako giro psikodelikoan."
En Demon’s Shop utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar tu experiencia de navegación, analizar el uso del sitio y mostrarte contenido personalizado. Al continuar navegando, aceptas el uso de cookies.
Puedes configurar tus preferencias o rechazar cookies haciendo clic en "Configurar cookies". Para más información, consulta nuestra Condiciones de Uso, Aviso Legal y Política de Cookies.